Carmen Romanellik (kinesiologoa eta lore-terapeuta) sortutako metodologia terapeutikoa da.
TRIUNIDAD ESENTZIAK Iberiar penintsulako iparraldeko 18 basalorez eginak daude. Berak, lore horien tintura amarekin egiten ditu esentziak.
Esentzia bakoitzak argi-potentzial bat du, eta gizakiaren GORPUTZ LUMINIKOAN (gorputza – arima – espiritua) eragiten du; hortik dator triunidad izena.
Azpimarratzen du gizakia osatzen duten zati guztiek helburu bera izan behar dutela.
Unitatea desarmonizatu eta bereiz dezaketen trauma emozionalak bilatzen eta identifikatzen dituzte.
Unitate hori berrezarriz jarduten dute: biologia – arimaren memoria – memoria espirituala.
Metodologia hori nire osteopata-lanean erabiltzen hasi naiz. Nire eskuekin tratatzen ari naizen izakia hobeto ulertzen laguntzen dit. Alde horretatik, gehiago lagun diezazuket, hobeto identifika baitezakegu zergatik blokeatu diren zure gorputzeko zenbait atal, zergatik hasi den barne-organoren bat pairatzen, eta abar. Osasunerako prozesuan lagunduko dizun esentzia agindu diezazuket. Ez dute inolako kontraindikaziorik, ezta nahi ez den ondoriorik ere.
Oso gomendagarriak dira haurtxoentzat eta haurrentzat.